IBAN UGARTE HERRARTE

Abokatua Donostian

Lan zuzenbidea, familia zuzenbidea, oinordetza zuzenbidea, zuzenbide zibila, bitartekaritza eta kirol zuzenbidea.

ZITA ONLINE AUKERAN

ABOKATU BILA DONOSTIAN?

Abogado en Donostia-San Sebastián

Iban Ugarte Herrarte naiz, abokatua Donostian, lan-zuzenbidearen eta zuzenbide zibilaren arloetan eskarmentu handia duena oinordetza-zuzenbidearen eta familia-zuzenbidearen arloetan batez ere, bai eta gatazkak judizioz kanpo konpontzen esperientzia handia duen bitartekaria ere. Kirol zuzenbidea da nire espezialitateetako beste bat, eta honetan ere zure beharren arabera behar duzun aholkaritza pertsonalizatua emango dizut.

Amara auzoko nire bulegoan, era hurbil eta profesionalean erantzungo dizut, eta baliabide guztiak jarriko ditut zure esku, zure interes pertsonalak eta profesionalak defendatzeko.

Gainera, Lawyou Abokatu Bulego ezaguneko sozio naiz, eta, beraz, abokatu talde oso baten laguntza dut, erabateko zerbitzu integrala bermatuz.

LAN ARLOKO ABOKATUA

Lan Zuzenbidea da nire esparrua. Esperientziadun abokatua naiz bai langilegoaren eskubideen defentsan kaleratze, santzio, kantitate-erreklamazio, gizarte-segurantzako prestazioen eskari edo mediku alten inpugnazioak bezalako prozesuetan eta baita zure enpresak behar dituen przedurak aurrera eramaten ERTE-ak edo EREak esate baterako, pertsonen kudeaketa, negoziazio kolektiboa, eta abar.

Lan zuzenbidea eta bere prozedurak nire bulegoaren bizkarrezurra dira eta nire lankideekin batera langile bezala dituzun eskubideen edo zure enpresen interesen defentsan estrategiarik onena diseinatuko dut, beti ere etika profesionalean, gizarte-erantzunkizunean eta konfiantzan oinarrituz. Horrela bakarrik atera ahalko doiozu etekinik onena zure lan harremanari. Ezagutu eta egikaritu zure eskubideak. Nik lagunduko zaitut bide horretan

ZERBITZU GEHIAGO

Abogado de familia en Donostia-San Sebastián

Familia abokatua

Dibortzioen, banaketen, izatezko bikoteen, adopzioen, zaintzaren, pentsioen eta abarren arloetan egin beharreko kudeaketak egiten ditut, familia-harremanen funtzionamendu egokia bermatzeko asmoz.​

Abogado de sucesiones en Donostia-San Sebastián

Oinordetza abokatua

Gertuko izaki bat hiltzen denean sortzen diren arazoen ondoriozko prozesuaz arduratzen naiz. Testamentuak, herentziak, azken borondatearen egintzak, bizi aseguruaren egoera eta onuradunak dira oinordekotzen arloan nire ataletako batzuk.​

Abogado civil en Donostia-San Sebastián

Abokatu zibila

Arazorik al duzu zure jabekideen komunitatearekin? Ez kezkatu, pertsona fisiko edo juridikoen arteko harremanak kudeatzen ditut. Zure beharren arabera aholkatuko zaitut, kontratuak ez betetzetik hasi eta kalte-galeretaraino.

Abogado mediador en Donostia-San Sebastián

Bitartekaria

Nire bulegoa lankidetzan ari da gatazkan dauden aldeekin, negoziazio adeitsu eta errespetuzkoaren bidez bi aldeak asebeteko dituen judizioz kanpoko akordio bat lortzeko. Justizia Ministerioak osatzen eta akreditatzen nau bitartekaritza egiteko.​

Abogado deportivo en Donostia-San Sebastián

Kirol abokatua

Aholkularitza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diet, bai kirol amateurrari bai kirol profesionalari begira, kirolariei, klubei eta kirol-erakundeei, dituzten beharren arabera. Kirol arloko eragile eta beste operadore batzuekin ere lan egiten dut, arlo horretan espezializatutako zerbitzu juridikoak emanez.​

Abogado en el País Vasco y Navarra

Beste zerbitzu batzuk

Donostiatik kanpo laguntza behar al duzu? Ez dut soilik Donostian jarduten, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko barruti judizial guztietan ere jarduten dut nik neuk, eta nire bazkideek Espainiako beste edozein puntutan.​

Zure kasua aztertzea nahi duzu?

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOA ETA NAFARROA

Donostian eta Gipuzkoan ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere jarduten dut.Lan abokatu bat, familia abokatu bat, oinordetza abokatu bat, abokatu zibil bat, bitartekaria bat edo kirol abokatu bat behar baduzu, ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko, behar bezala eta profesionalki aholkatuko dizut aurkezten zaidan kasuarekin.

HARREMANETARAKO FORMULARIOA