ABOKATU BILA DONOSTIAN?

Lan-zuzenbideko abokatua bezeroa aholkatzeko bileran Donostian
Iban Ugarte Herrarte naiz, abokatua Donostian, lan-zuzenbidearen eta zuzenbide zibilaren arloetan eskarmentu handia duena oinordetza-zuzenbidearen eta familia-zuzenbidearen arloetan batez ere, bai eta gatazkak judizioz kanpo konpontzen esperientzia handia duen bitartekaria ere. Kirol zuzenbidea da nire espezialitateetako beste bat, eta honetan ere zure beharren arabera behar duzun aholkaritza pertsonalizatua emango dizut. Amara auzoko nire bulegoan, era hurbil eta profesionalean erantzungo dizut, eta baliabide guztiak jarriko ditut zure esku, zure interes pertsonalak eta profesionalak defendatzeko. Gainera, Lawyou Abokatu Bulego ezaguneko sozio naiz, eta, beraz, abokatu talde oso baten laguntza dut, erabateko zerbitzu integrala bermatuz.
Donostiako lan-abokatuaren ikonoa

LAN ARLOKO ABOKATUA

Lan Zuzenbidea da nire esparrua. Esperientziadun abokatua naiz bai langilegoaren eskubideen defentsan kaleratze, santzio, kantitate-erreklamazio, gizarte-segurantzako prestazioen eskari edo mediku alten inpugnazioak bezalako prozesuetan eta baita zure enpresak behar dituen przedurak aurrera eramaten ERTE-ak edo EREak esate baterako, pertsonen kudeaketa, negoziazio kolektiboa, eta abar.

Lan zuzenbidea eta bere prozedurak nire bulegoaren bizkarrezurra dira eta nire lankideekin batera langile bezala dituzun eskubideen edo zure enpresen interesen defentsan estrategiarik onena diseinatuko dut, beti ere etika profesionalean, gizarte-erantzunkizunean eta konfiantzan oinarrituz. Horrela bakarrik atera ahalko doiozu etekinik onena zure lan harremanari. Ezagutu eta egikaritu zure eskubideak. Nik lagunduko zaitut bide horretan

ZERBITZU GEHIAGO

Donostiako familia-abokatuaren ikonoa

Familia abokatua

Dibortzioen, banaketen, izatezko bikoteen, adopzioen, zaintzaren, pentsioen eta abarren arloetan egin beharreko kudeaketak egiten ditut, familia-harremanen funtzionamendu egokia bermatzeko asmoz.​

Donostiako oinordetza-abokatuaren ikonoa

Oinordetza abokatua

Gertuko izaki bat hiltzen denean sortzen diren arazoen ondoriozko prozesuaz arduratzen naiz. Testamentuak, herentziak, azken borondatearen egintzak, bizi aseguruaren egoera eta onuradunak dira oinordekotzen arloan nire ataletako batzuk.​

Donostiako abokatu zibilaren ikonoa

Abokatu zibila

Arazorik al duzu zure jabekideen komunitatearekin? Ez kezkatu, pertsona fisiko edo juridikoen arteko harremanak kudeatzen ditut. Zure beharren arabera aholkatuko zaitut, kontratuak ez betetzetik hasi eta kalte-galeretaraino.

Donostiako abokatu bitartekariaren ikonoa

Bitartekaria

Nire bulegoa lankidetzan ari da gatazkan dauden aldeekin, negoziazio adeitsu eta errespetuzkoaren bidez bi aldeak asebeteko dituen judizioz kanpoko akordio bat lortzeko. Justizia Ministerioak osatzen eta akreditatzen nau bitartekaritza egiteko.​

Donostiako kirol-abokatuaren ikonoa

Kirol abokatua

Aholkularitza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diet, bai kirol amateurrari bai kirol profesionalari begira, kirolariei, klubei eta kirol-erakundeei, dituzten beharren arabera. Kirol arloko eragile eta beste operadore batzuekin ere lan egiten dut, arlo horretan espezializatutako zerbitzu juridikoak emanez.​

Euskal Herriko eta Nafarroako abokatuaren ikonoa

Beste zerbitzu batzuk

Donostiatik kanpo laguntza behar al duzu? Ez dut soilik Donostian jarduten, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko barruti judizial guztietan ere jarduten dut nik neuk, eta nire bazkideek Espainiako beste edozein puntutan.​

Eskatu hitzordua abokatua donostian
Lan-zuzenbideko abokatua Donostian - Lan-gatazken kudeaketa

Zure kasua aztertzea nahi duzu?

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOA ETA NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA

Donostian eta Gipuzkoan ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere jarduten dut.Lan abokatu bat, familia abokatu bat, oinordetza abokatu bat, abokatu zibil bat, bitartekaria bat edo kirol abokatu bat behar baduzu, ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko, behar bezala eta profesionalki aholkatuko dizut aurkezten zaidan kasuarekin.

HARREMANETARAKO FORMULARIOA

Tratamenduaren arduraduna: Iban Ugarte Herrarte, IFZ 72500700P. Tratamenduaren helburuak: harremanetarako formularioaren bidez bidalitako informazio-eskaerak kudeatu eta erantzutea. Legitimazioa: interesdunaren baimena, formularioan dagokion laukia markatuz emana. Hartzaileak: ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, salbu eta legezko betebeharra dagoenean. datuen kontserbazioa: emandako datuak merkataritza-harremana dagoen bitartean edo legezko betebeharrak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira. Eskubideak: zure datuetara sartu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea duzu. Haien tratamendua mugatu edo aurkaratu. Datuen eramangarritasuna eskatu. Baimena edozein unetan kentzea. Halaber, Espainiako Datuen Babeserako Agentzian (www.aepd.es) erreklamazioa aurkeztea, zure ustez zure datuen tratamendua indarrean dagoen araudira egokitzen ez bada.